Akuarela tailerra eskainiko dute dohainik Ipuruako merkatu plazan

Akuarela tailerra eskainiko dute dohainik Ipuruako merkatu plazan
2022/11/18 eta kitto!
Zapatu goizean akuarela tailerra eskainiko du Santi Entrenak Ipuruako merkatu plazan, 10:30etik 13:00era. Dohainik izango da eta nahi
duenak izango du parte hartzeko aukera, adin mugarik ez dago eta. Hala ere, 12 urtetik beherakoak helduren batekin lagunduta joan beharko dira. Tailerrean akuarelarekin margotzen hasteko azalpenak emango ditu irakasleak eta parte-hartzaileek margotzeko behar duten materiala (akuarelak, papera, pintzelak garbitzeko ur-ontzia...) etxetik eraman beharko dute.