Nerea Barjolak Alcàsser kasuaren irakurketa politikoa egiten duen liburua aurkeztuko du bihar

Nerea Barjolak Alcàsser kasuaren irakurketa politikoa egiten duen liburua aurkeztuko du bihar
2018/11/07 11:16
eta kitto!
‘Microfísica sexista del poder. El caso Alcàsser y la construcción del terror sexual’ liburua aurkeztuko du bihar Nerea Barjola feminismoan eta generoan doktoreak Portaleako ikastaro gelan 18:00etan. Barjolak Alcàsserko krimenari esanahi berria eman dio liburu honetan, emakumeen bizitzarako garrantzia handia duen kontakizun politiko gisa aurkeztuz.

1992ko azaroaren 13an Alcàsserko 14 urteko Miriam García eta Desirée Hernández eta 15 urteko Toñi Gómez desagertu ziren, eta 75 egun beranduago euren gorpuak aurkitu ziren. Alarma sozial handia piztu zuen gertaera honek eta, Barjolaren tesiak dioenez, sexu-arriskuari buruzko kontakizuna eraiki zen, 90eko hamarkadaren hasieran emakumeen bizitzan sortzen ari ziren aldaketei nabarmen eragin ziena.