Aldaketa klimatikoari eskainitako kontzertua emango dute piano ikasleek zapatuan

Aldaketa klimatikoari eskainitako kontzertua emango dute piano ikasleek zapatuan
2022/05/24 eta kitto!
Zapatuan eskainiko dute Isabel Laspiurren piano ikasleek ikasturte amaierako ikuskizuna, Coliseo antzokian. Ludovico Einaudi pianojoleak Greenpeacek ozeanoa babesteko egindako kanpaina bati laguntzeko Artikoan eskaini zuen kontzertuan oinarritutako emanaldia izango da eta sarrerak 3 euro balio du.