Alfaren mendeurrena izango da 2020ko EXFIBAR erakusketaren protagonista

Alfaren mendeurrena izango da 2020ko EXFIBAR erakusketaren protagonista
2020/11/13 08:04
eta kitto!
Arrate Filatelia Elkarteak antolatzen duen EXFIBAR seilu-erakusketak Alfa izango du gogoan aurten, 100 urte bete baititu. Erakusketa 29an hasiko da abenduaren 6ra arte Portalean (azaroaren 30an itxita egongo da),  astelehenetik barixakura 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

1997tik hona egindako erakusketak eta liburuxkak:

1997: San Andres parrokiako organoaren 75. urteurrena.
1998: Markeskua jauregiaren historia
1999: Eibarko Klub Deportiboaren 75. urteurrena
2000: Karlos Elgezua pintore eibartarra
2001: Eibar: udaletxea, San Andres parrokia...
2002: Eibarko danborradaren 75. urteurrena.
2003: Eibarko zezen plaza, 1903-2003
2004: Astelena Frontoia: 1904-2004
2005: Eibar aldizkaria: 50. urteurrena.
2006: Lucas Alberdi (1906-1993), jaiotzaren mendeurrena.
2007: Udal liburutegia; 1907-2007.
2008: Merceces Careaga (1908-1997), jaiotzaren mendeurrena.
2009: Eibarko tren geltokia edo trenbidea.
2010: Eibarko Txistulari Banda: 1935-2010.
2011: Armagintzaren Museoa.
2012: Armeria Eskola 1912-2012.
2013: Abioi-ikuskizunaren 100. urteurrena.
2014: Bakailaoaren Kofradia Eibarren.
2015: SD Eibar-en 75. urteurrena.
2016: Eibarko erraketa jokalariak.
2017: Asociacion Armera: 50. urteurrena.
2018: Eibarko Udal Artxiboa.
2019: Arrate Filatelia Elkartearen 50. urteurrena.
2020: Alfa.