"Altsasu" antzezlanaren bi funtzioak bertan behera laga behar izan dituzte

"Altsasu" antzezlanaren bi funtzioak bertan behera laga behar izan dituzte
2022/01/19 eta kitto!
Biharko eta etzirako programatuta zeuden “Altsasu” antzezlanaren emankizunak bertan behera laga behar izan dituzte, konpainiako kide batzuek COVID-19 positibo eman dutelako.

Kultura sailetik azaldu dutenez, erositako sarreren dirua itzultzeko erosketarako erabilitako kanala erabiliko da: Kutxabanken erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da (erositako kontura itzuliko da) eta txartel-leihatilarena, antzokiaren ohiko salmenta-ordutegian, astelehenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era, eta funtzio-egunetan, urtarrilaren 21etik (ostirala) otsaiilaren 28ra.

Antzezlana 2022 urtean zehar programatuko dutela gaineratu dute.