"Ametsa" urteurren jaia asteburuan

"Ametsa" urteurren jaia asteburuan
2022/04/29 eta kitto!
Asteburu osoko jaia antolatu du Ametsa tabernak bere 6. eta 7. urteurrena ospatzeko. Gaur, ostirala, urdaiazpikoa mozten maisua den Gorka Cuesta  egongo da bertan, 19:30etik aurrera, urdaiazpiko guztia amaitu arte. Bihar, larunbata, musikak hartuko du protagonismoa Jota Bejarano abeslariarekin (19:30etik aurrera) eta DJ Juanma Cano-rekin (23:00etatik aurrera).

Igande eguerdian ere, maiatzak 1, zuzeneko musika egongo da Toribio Etxebarriako terrazan: Asturiasetik etorriko den “Música de sofá” taldearen musikarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu 13:30etik aurrera.

“Azken bi urte hauetan ezin izan dugu urteurren-jairik egin, eta horregatik ilusio handiz egitarau berezia prestatu dugu asteburu honetarako”,  esan dute Ametsa tabernakoek.