Andoni Vazquez izango da Eibarko Musika Bandaren zuzendari berria

Andoni Vazquez izango da Eibarko Musika Bandaren zuzendari berria
2021/09/07 10:37
eta kitto!
Hamabi urte inguru Eibarko Musika Bandaren zuzendari lanetan ibili ondoren, Carlos Sanchez-Barbak kargua laga du eta Andoni Vazquezek hartu dio lekukoa. Bandako kide izateaz gain, zenbait musika proiektutan ibili izan da Vazquez perkusioan (Ustekaben, adibidez) eta Musikenen bateria jazz ikasketak egin ditu.

Eibarko Musika Bandak ekainaren amaieran Urkizun eskaini zuen kontzertuan, adibidez, Vazquezek moldatutako eta zuzenduriko ‘Balkanska Zabava’ abestia jo zuten.