Andrea Garcia barixakuan jokatuko den 'BaGo!az'eko finalera pasatu da

Andrea Garcia barixakuan jokatuko den 'BaGo!az'eko finalera pasatu da
2019/05/27 eta kitto!
'BaGo!az' talent show lehiaketa amaierara ailegatzen ari da eta hirugarren edizio honetako finalera pasa diren hiru nesketako bat Andrea Garcia eibartarra da. Zornotzako Eider Etxeandia eta Irungo Dánae Riañorekin batera arituko da finalean barixaku honetan eta irabazlea "Go!azen" telesaileko aktore berria izango da. Hamabost hautagaik hasi zuten otsailean lehiaketa honen hirugarren edizioa eta lehen irabazlea Andrea Garcia izan zen, Iker Villaren laguntzarekin kantatu zuen Beyonceren "Runnin" abestiarekin. Ondoren, beste bi aldiz ere eskuratu ditu puntu gehien: bigarren saioan, Britney Spearsen Baby one more time kantarekin, eta seigarren saioan, Maria Redondorekin batera, Demi Lovatoren Stone Cold abestu zuenean.