Andres de Egiguren Orkestrak azaroaren 5ean Coliseo antzokian estreinatuko duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Andres de Egiguren Orkestrak azaroaren 5ean Coliseo antzokian estreinatuko duen kontzerturako sarrerak salgai daude
2022/10/18 eta kitto!
Pedro Palacin eibartarrak zuzentzen duen Andres de Egiguren Orkestrak Aita Madinaren “Concerto for harp and orchestra” (harpa eta orkestrarako kontzertua) estreinatuko du azaroaren 5ean, 19:00etan, Coliseo antzokian emango duen kontzertuan. Horrela, Francisco de Madina Igarzabal konpositore handiaren heriotzaren 50 urteurrena dela eta, Andrés de Egiguren Orkestrak omenaldia egin nahi dio, Saltan (Argentina) egon zen bitartean, 1953an konposatutako eta Nicanor Zabaleta lagun handiari eskainitako obraren erabateko estreinaldia eskainiz. Obra Pedro Palacin zuzendariak orkestratu du, eta Claudia Besné bakarlariak berrikusi du harpa zatia. Mozarten “K 550 Sinfoniak” biribilduko du kontzertua (lehen bertsioa). Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin) eta Kutxabank-en eros daiteke edo, bestela, Coliseoko leihatilan, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era.