Ane Gonzalez Nestaresek bere lehen erakusketa zabalduko du Maite Arriaga irakaslearekin batera

Ane Gonzalez Nestaresek bere lehen erakusketa zabalduko du Maite Arriaga irakaslearekin batera
2020/12/07 eta kitto!
Abenduaren 18an zabalduko dute Ane Gonzalez Nestares eta Maite Arriaga Arrizabalaga ikasle-irakaslearen erakusketa Topalekuan. Aneren lehen erakusketa izango da hau eta, irakasleak azaldu digunez, “Arteterapia eta pintura klaseetan egin dituen ia lan guztiak jarriko ditu ikusgai. Ilusio handiarekin dago. Nik, berriz, ahalik eta lan gehien eramango ditut erakusketara. Batzuk aurretik ikusitakoak izango dira, baina berriren batzuk ere egongo dira”. Abenduaren 27ra arte egongo da zabalik Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan, astelehenetik barixakura 19:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.