Aniztasun funtzionala duten gazteentzat "Musikaren magia" saioa antolatu dute zapatu goizerako

Aniztasun funtzionala duten gazteentzat "Musikaren magia" saioa antolatu dute zapatu goizerako
2021/02/10 eta kitto!
Kala taldeko partaideek, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean, Musikaren magia izeneko saioa antolatu dute zapaturako (otsailak 13), aniztasun funtzionala duten gazteentzat. Portalean, 11:00etatik 13:00era bitartean egingo duten saioan sormena eta mugimendua landuko dituzte, taldean. Prezioa 25 eurokoa da eta informazio gehiagorako zein izena emateko 682 29 37 76 telefono zenbakira deitu edo ane@bekala.net helbidera idatzi daiteke.