44. Antzerki Jardunaldien egitaraua formatu digitalean (PDF) kontsultatu eta jaitsi daiteke webgune honetan

44. Antzerki Jardunaldien egitaraua formatu digitalean (PDF) kontsultatu eta jaitsi daiteke webgune honetan
2021/02/09 15:46
eta kitto!
Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioa gaur aurkeztuko dute Coliseo Antzokian, 19:00etatik aurrera.  21 antzezlan eskainiko dituzte  martxoaren 23ra ra arte, ia guztiak Coliseoan (antzezlan bat Portalean egingo dute eta aurten ez da saiorik egingo Hezkuntza Esparruan) EGITARAUA HEMEN DESKARGATU DEZAKEZUE.

Osasun- eta segurtasun-neurrietara egokitutako ordutegi eta aforoarekin egingo dira saio guztiak, eta sarrerak erosteko aukera egongo da astelehenetan eta barixakuetan 17:30etik 19:30era– Coliseoan bertan, eta baita Kutxabank bitartez ere. Gainera, antzezlan bakoitza hasi baino ordubete lehenago Coliseoko leihatilan erosi ahal izango dira.

Sarreren prezioak 5 euro eta 15 euroen artean egongo dira, antzezlanaren arabera, baina Coliseoaren Laguna txartela dutenek deskontuak izango dituzte.

19 antzerki-konpainia
Bihartik aurrera, Euskal Herritik eta Espainiako hainbat lekutatik etorritako 19 antzerki-konpainia izango ditugu komedia, zirkoa, drama, keinu-antzerkia eta musika ekartzeko. Euskal Herriko hamar konpainia izango dira gurean eta euskarazko bost emanaldi eskainiko dituzte.