Antzerki laborategian parte hartuko dutenen zerrenda kaleratu dute

Antzerki laborategian parte hartuko dutenen zerrenda kaleratu dute
2021/09/29 11:54
eta kitto!
Eibarko Udalak ‘Antzerki laborategia’ jarriko du martxan ikasturte honetan, arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Izena emateko epea amaitu ondoren, gaur eman dute jakitera tailerrean parte hartuko duten ikasleen zerrenda.

Antzerki laborategia Errebal Plazian egingo da, eraikinaren bigarren solairuan, eta Muzategi kaletik sartu eta irten ahal izango da.