Aratosteetarako kartela aukeratu dute

Aratosteetarako kartela aukeratu dute
2012/01/25 eta kitto!

Atzo batu zen Leire Kareagak, Asier López de Viñasprek, Marije Martínezek eta Esther Kareagak osatutako Aratosteak 2012 kartel lehiaketaren epai-mahaia eta aho batez nagusien mailako lehen saria "Westerneibar" izenburuko lanari ematea erabaki zuen. Aurtengo Aratosteak iragartzeko erabiliko den kartela Mikel Treviñok, Amaia Ajuriagerrak eta Joseba Aranzabalek egin dute. Umeen mailan, 11 eta 14 urte bitartekoen artean saria Ainhitze Lasak (11 urte) eraman du, "Galtza koloretsua" lanarekin eta 10 urtera artekoen artean irabazlea Malen Azurmendi (8 urte) izan da, "Kokomarruak II" kartelarekin. Lehiaketan 31 nagusik eta 52 umek hartu dute parte eta irabazleei sariak Aratoste Zapatuan (otsailak 18an) banatuko zaizkie, 13.30etan Untzaga plazan.