Argazki rallyko irabazleak aukeratu dituzte

Argazki rallyko irabazleak aukeratu dituzte
2013/07/17 eta kitto!

Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatutako Argazkilartiza Maiatzean egitarauari agur esateko rallya egin zen eta, parte hartu zutenen lanak aztertu eta gero, atzo bertan (martitzena, hilak 16) eman dituzte ezagutzera irabazleen izenak. Bilduma onena (koloretan) Imanol Manterolarena izan da, bigarren onena Fernando Oregirena eta hirugarren onena Juan Ramón Llavorirena. Sari soziala koloretan Virginia Arakistainek eraman du. Zuri-beltzeko sailean, berriz, lehen eta bigarren saria koloretan saritutako egile berberek eskuratu dute, hau da, Imanol Manterolak eta Fernando Oregik. Eta hirugarren saria Jose Luis Irigoienek jaso du. Zuri-beltzeko sari soziala, bestalde, Jose Luis Martinezentzat izan da. Eta Gazte Saria Eneko Zengotitak irabazi du. Saria jaso duten argazkiak http://www.deporeibar.com/argazkia helbidean ikus daitezke.