ARGAZKIAK | Eibarko Musika Eskolakoak santaeskean ibili ziren zapatuan

ARGAZKIAK | Eibarko Musika Eskolakoak santaeskean ibili ziren zapatuan
2023/02/06 eta kitto!
Zapatua Santa Ageda bezpera zela eta, koplak kantatzeko eta santaeskean ibiltzeko Euskal Herriko toki askotan dagoen ohiturari eutsi nahi izan diote Juan Bautista Gisasola Udal Musika Eskolakoek eta, asmo horrekin, bi kalejira egin zituzten. Aarratsaldeko lehen orduan egin zuten lehen kalejira, Musika Eskolan ikasten duten haurrek osatutako abesbatzarekin eta trikitilariek lagunduta. Arraten hasi ziren koplak kantatzen, baserri batetik bestera, Orbetik behera joan eta Urkizuraino ailegatzeko. Eta bigarren kalejira iluntzean egin zuten, Untzagatik abiatuta. Horretan, Musika Eskolakoekin batera, Kaleetan Kantuz taldeko 20 bat lagun eta Sostoa Abesbatzako kideak ere ibili ziren, Eibarko kaleetan kantuan, Marisol Arrillagarekin ikasten duten trikitilariek lagunduta.

ARGAZKIAK: EIBARKO UDAL MUSIKA ESKOLA.

[foogallery id="126644"]