Armagintza museoa pausoz pauso

Armagintza museoa pausoz pauso
2012/06/07 eta kitto!

Lehen Hezkuntzako umeentzako liburuxka didaktikoa prestatu dute Eibarko Armagintzaren museoan: Museoa pausoz pauso. Liburuxka museoan bertan eskuratu daiteke, bisita egin ondoren. Edo nahiago izanez gero, Armagintzaren museoaren web orritik (www.armia-eibar.net) deskargatu daiteke. Horrez gain, museoak bisita gidatuak eta beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu. Besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta 6-10 bitarteko seme-alabak dituzten familientzat ordubete eta 20 minutuko iraupena duten bisitaldiak eskaintzen dituzte: bisita-tailer honetan, gaztetxoenek areto bakoitzeko edukirik aipagarrienak finkatu ahal izango dituzte modu ludikoan, jolas didaktiko desberdinen bidez, ibilbidearen geldialdi bakoitzean denborapasa moduko ariketak eginez. Bisitaldi mota bi antolatu dira: bata bisita gidatua, irakasle eta ikasleentzako; eta bestea, familiei zuzendutako bisitaldia, guraso eta sema-alabek museoa elkarrekin ezagutu dezaten, Eibarko historia industrialaren nondik-norakoak jaso ditzaten eta museoan elkarrekin goza dezaten.