Arrasaten taularatuko dute bihar "Martin Zalakain" dantza ikuskizuna

Arrasaten taularatuko dute bihar "Martin Zalakain" dantza ikuskizuna
2019/05/31 eta kitto!
Antzerkia, literatura, musika eta dantza batzen dituen Argia dantzari taldearen “Martin Zalakain” ikuskizuna Arrasatera ailegatuko da bihar. Juan Antonio Urbeltzen eta Ander Lipusen gidaritzapean sortutako ikuskizunean Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), Arkaitz (Añorga) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako dantzariek hartuko dute parte. Amaia Antzokian izango da emankizuna, 19:30ean.