Arrate bezperako bertso-afariko saioa "bertsoak.eus" atarian jarri dute (bideoak)

Arrate bezperako bertso-afariko saioa "bertsoak.eus" atarian jarri dute (bideoak)
2019/09/18 eta kitto!
Arrate bezperako bertso-afariko bertsoak Bertsozale elkarteko  "bertsoa.eus" atarian jarri dituzte. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso aritu ziren Kantabria jatetxean ...eta kitto! Euskara elkarteak antolatutako saioan. Jon Mikel Mujikak jarri zituen gaiak.

Guztira 8 bideo ikus daikezke:
Hasierako agurra,
"Arantzazu aldera joan, eta Espainiar ejerzitoarekin topo egin dute",
"Miarritzeko bi herritar, G7aren ondorenari begira",
"Bi lagun zeramika ikastaro batean",
"Zeintzuk dira kezkatzen zaituzten gaiak?",
"Tabernako zerbitzariak "oparitxoak" egiten dizkio bezeroari",
"Habanera doinuan, ahalik eta hitz gehien sartzen",
"Portalean agertu diren gauzekin harrituta daude bizilagunak".

https://bertsoa.eus/saioak/2019-09-07-eibar