Arrateko bertso afarirako txartelak Guridi, Kultu eta Tiro Pitxon tabernetan eros daitezke

Arrateko bertso afarirako txartelak Guridi, Kultu eta Tiro Pitxon tabernetan eros daitezke
2022/07/27 eta kitto!
Arrate bezperan, irailaren 7an egingo da ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako bertso afaria, Tiro Pitxon jatetxean eta nahi duenak txartelak erosteko aukera dauka Guridi eta Kultu tabernetan, baita Tiro Pitxon jatetxean ere. Prezioa 38 eurokoa da.

Aurten ere puntako bersolariak arituko dira nor baino nor, bertsotan: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea, berriz, Jon Mikel Mujika izango da.