Arrateko bertso afarirako txartelak bazkideentzat salgai ipini dira

Arrateko bertso afarirako txartelak bazkideentzat salgai ipini dira
2012/07/09 eta kitto!

Urteroko martxari jarraituta, aurtengo Arrateko Jaietarako bertso afaria antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Irailak 7an, barixakuan izango da afaria Kantabria jatetxean, 21.00etan hasita eta bertan jardungo duten bertsolariak Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Igor Elortza dira. Sarreren salmenta hasieran bakarrik bazkideentzat izango da, gaur hasi eta uztailaren 20ra bitartean: txartel bakoitzak 28 euroko prezioa izango du eta bazkide bakoitzak bakarrik txartel bana erosteko aukera izango du, …eta kitto! Euskara Elkartean bertan (Urkizu, 11 solairuartean). Bestela, bazkide ez direnentzat sarrerak uztailaren 23tik aurrera ipiniko dituzte salgai 29 eurotan Sagar Bitza, Kultu eta Kantabrian.