Arte eszenikoen inguruko tailerra antolatu du Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Arte eszenikoen inguruko tailerra antolatu du Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
2023/02/28 eta kitto!
“Musikala sortzen”, arte eszenikoen inguruko tailerra antolatu du Udalak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Tailerra euskaraz izango da eta Errebal Plazan burutuko dute, martxoaren 18, 25 eta 26an, 17:00etatik 19:00etara. Matrikula egiteko epea martxoaren 3tik 13ra bitartean egongo da zabalik, Udalaren webgunean (https://formularioak.eibar.eus/eu/sormen2023-01). Ikastaroaren prezioa 9 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 18 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Kurtsoari buruzko informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.