Asier Errasti Eibarko XIII. Laburmetraia Jaialdirako lanak entregatzeko epea zabalik

Asier Errasti Eibarko XIII. Laburmetraia Jaialdirako lanak entregatzeko epea zabalik
2012/07/10 eta kitto!

Asier Errasti Eibarko XIII. Laburmetraia Jaialdirako lanak urriaren 5era arte jasoko dituzte. Sail bitan parte hartzeko aukera izango da, fikzioan eta animazioan, eta laburmetraiak DVD batean entregatu beharko dira. Lanak aurkezteko eta informazioa eskatzeko www.planocorto.es edo www.eibar.net webguneetara jo daiteke, cultura@eibar.net posta elektronikora idatzi edo 943708435 telefono zenbakira deitu.