Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea zabalik dago

Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea zabalik dago
2023/05/22 11:25
eta kitto!
Hilaren 15ean zabaldu zuten Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea, uztailaren 14ra arte. Filmak jaso, ikusi eta aukeraketa egin ondoren, Coliseo antzokian izango da jaialdia, azaroaren 6tik 11ra.

Lehiaketak bi atal ditu (fikzioa eta animazioa) eta lanak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan beharko dira. Izen-ematea Internet bidez egin behar da hemen.

Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarren saioa 500 eurokoa, euskarazko film laburrik onenak 700 euro eskuratuko ditu, baita animaziozko film laburrik onenak ere, eta Eibarko film labur onenari 200 euro emango dizkiote.