Asteburu osoko jaia antolatu du Ametsa tabernak bere 6. eta 7. urteurrena ospatzeko

Asteburu osoko jaia antolatu du Ametsa tabernak bere 6. eta 7. urteurrena ospatzeko
2022/04/25 eta kitto!
Asteburu honetan ekitaldi bereziak egongo dira Ametsa tabernan, seigarren eta zazpigarren urteurrenak ospatzeko. “Azken bi urte hauetan ezin izan dugu urteurren-jairik egin, eta horregatik ilusio handiz egitarau berezia prestatu dugu asteburu honetarako”,  esan dute Ametsa tabernakoek. Horrela, ostiralean (apirilak 29) urdaiazpikoa mozten maisua den Gorka Cuesta  egongo da Ametsan, 19:30etik aurrera, urdaiazpiko guztia amaitu arte. Larunbatean, apirilak 30, musikak hartuko du protagonismoa, Jota Bejarano abeslariarekin, 19:30etik aurrera , eta DJ Juanma Cano-rekin 23:00etatik aurrera.

Igande eguerdian ere, maiatzak 1, zuzeneko musika egongo da Toribio Etxebarriako terrazan: Asturiasetik etorriko den "Música de sofá" taldearen musikarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu 13:30etik aurrera.