Atzo banatu zituzten Argazkilaritza Maiatzean-eko argazki rallyaren sariak

Atzo banatu zituzten Argazkilaritza Maiatzean-eko argazki rallyaren sariak
2022/06/22 10:26
eta kitto!
Atzo banatu zituzten Eibarko Klub Deportiboaren lokaletan maiatzaren 29an, Argazkilaritza Maiatzean-en egitarauaren barruan, egin zen Argazki Rallyaren sariak. Digital koloretan Jose Angel AmuchasteguI (Donostia) izan da irabazlea, Adiel Zabala (Zestoa) bigarren sailkatu da eta Javier López (Durango) geratu da hirugarren.

Zuri-beltz paperezko modalitatean Zigor Astigarraga Penedok (Donostia) irabazi du lehen saria eta bere atzetik geratu dira Fernando Solana (Eibar) eta Carlos Romero (Ondarroa), bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.

Gazte saria Uxue Solanarentzat izan da eta sari soziala Jose Luis Irigoienentzat (zuri-beltz paperezko modalitatean) eta Fernando Solanarentzat (digital koloretan modalitatea).