Aurkeztu dituzte 35. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Aurkeztu dituzte 35. Eibarko Antzerki Jardunaldiak
2012/02/02 eta kitto!

Gaur aurkeztu dituzte Eibarko Nazioarteko XXXV. Antzerki Jardunaldiak udaletxean, pleno aretoan Miguel de los Toyos alkateak eta Txema Cornago eta Juan Ortega jardunaldietako antolatzaileek . Aurten otsailaren 17an abiatuko dira Jardunaldiak eta, urteroko martxari jarraituta, martxoaren 31ra bitartean goi mailako antzezlanak ekarriko dizkigute antolatzaileek. Krisi ekonomikoak eraginda, beste batzuetan baino aurrekontu txikiagoa izango dute aurtengo jardunaldiek, 155.000 euro ingurukoa, baina antolatzaileek ahalegin berezia egin dute azken lauzpabost urteotako prezioei eutsi ahal izateko. Sarreren aldez aurreko salmenta Coliseoan egingo da, otsailak 11n  10.00etatik 16.00etara eta otsailak 12, 13, 18 eta 19an, 10.00etatik 14.00etara eta bertan "promozio bereziak" eskainiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.
Jarraian, egitarauan jasotako antzezlanak noiz eta non izango diren irakur dezakezue:

Otsailak 17, barixakua
17.00etatik aurrera.- Giza Irudien X. Erakustaldia. Untzagan eta Toribio Etxebarria kalean.

Otsailak 22, eguaztena
Irekiera-hitzaldia: Juan Carlos Rubio. Coliseoan.

Otsailak 23, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "Melanconia". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Otsailak 25, zapatua
20.30.- "Hil arte bizi", Txalo Produkzioak. Hezkuntza Esparruan. Sarrera 11 euro.

Otsailak 27, astelehena
20.30.- "La apoteosis necia", El Cansancio. Hezkuntza Esparruan. Sarrera 15 euro.

Otsailak 28, martitzena
20.30.- "Perro que muere no ladra", Companhia do Chapitô. Coliseoan. Sarrera 11 euro.

Otsailak 29, eguaztena
20.30.- "Lázaro", Mirage Compañía de Teatro. Colisooan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 1, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "El hombre de allado". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 3, zapatua
17.00.- "Kafka eta panpin bidaiaria", Tanttaka / Albena/ Eme2 Prod. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 4, domeka
20.30.- "Querida Matilde", Pentación Espectáculos. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 5, astelehena
20.30.- "Querida Matilde", Pentación Espectáculos. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 6, martitzena
20.30.- "Negra", Teatro Meridional. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 8, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "El fin es mi principio". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 9, barixakua
20.30.- "El fantástico viaje de Jonás…", El Espejo Negro (helduendako). Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 10, zapatua
17.00.- "El fantástico viaje de Jonás…", El Espejo Negro (umeendako). Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 12, astelehena
20.30.- "La reina de la belleza de Leenane", Gloria López Prod. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 15, eguena
19.30 eta 22.00.- "La escuela de la desobediencia", Prod. Andrea D'Odorico. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 17, zapatua
20.30.- "Don Juan Tenorio", La Garnacha Teatro. Hezkuntza Esparruan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 20, martitzena
20.30.- "Un loco de desatar (las paradojas de El Cósmico)", Traslada Teatro. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 21, eguaztena
20.30.- "El juicio de Dayton", Azar Teatro. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.

Martxoak 22, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: "Cartas a Dios". Hezkuntza Esparruan. Sarrera: Euro bi.

Martxoak 23, barixakua
20.30.- "In verso: de sapos y lunas", Armadanzas, Univ. de León. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 24, zapatua
20.30.- "La máquina Hamlet", El Mayal, Univ. de León. Coliseoan. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 27, martitzena
20.30.- "El nacional", Els Joglars. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 28, eguaztena
20.30.- "El nacional", Els Joglars. Coliseoan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 29, eguena
17.30 eta 21.00.- Zinea: XII. Asier Errasti Laburmetraia Jaialdiko laburmetraiak. Hezkuntza Esparruan. Sarrera doan.

Martxoak 31, martitzena
20.30.- "Ipar haizearen kontra", Tanttaka Teatroa. Coliseoan. Sarrera: 11 euro.