'Bailar agora' ikuskizuna eskainiko du bihar Marta Alonso Tejada dantzariak

'Bailar agora' ikuskizuna eskainiko du bihar Marta Alonso Tejada dantzariak
2023/02/02 10:03
eta kitto!
Marta Alonso Tejada dantzari galiziarrak ‘Bailar agora’ eskainiko du bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian. Ikuskizunak demaseko arrakasta izan du eta hainbat sari jaso ditu (Feten, MIT Ribadavia, Maria Casares, Dorotea Barcena Fetega...).

‘Bailar agora’ ikuskizunak 40 urte betetzear dagoen eta 80. eta 90. hamarkadetan jaio eta hezi den dantzari baten istorioa kontatzen du. Horrela, Marta Alonso publikoari zuzentzen zaio dantzari eta emakume gisa egin duen ibilbidea partekatzeko, bere desio eta ametsen egungo egoera azalduz eta une honetan errealitate bihurtzeko konpromisoa hartuz.

Sarrerak 10 eurotan erosi daitezke (7 eurotan Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat) eta Kutxabank bitartez erosi daitezke edo, bestela, Coliseoko leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.