Barredromoa egingo da bihar arratsaldean Markeskua jauregian

Barredromoa egingo da bihar arratsaldean Markeskua jauregian
2023/04/19 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) zientziari buruzko umore bakarrizketak eskainiko ditu bihar, apirilaren 20an, 18:00etan, Markeskua jauregian. Horrela, umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu nahi dute.

Barredromoaren bigarren edizio honetan ere Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduraduna ibiliko da aurkezle lanetan eta Begoña Altuna (Euskal Filologian Doktorea), Aitor Bengoetxea (Zuzenbidean Doktorea eta UEUko zuzendaria), Nerea Blanco (Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoan doktoregaia), Aroia Burguete (kimikan doktoregaia) eta Josu Lopez Gazpio (Kimikan Doktorea) izango dira hizlariak.

Bertaratzeko izena eman behar da komunikazioa@ueu.eus helbidean.