‘Basatiaren mintzoa’ helduentzako ipuin musikatuak bihar liburutegian

‘Basatiaren mintzoa’ helduentzako ipuin musikatuak bihar liburutegian
2019/04/23 eta kitto!
Maite Arrese ipuin kontalaria eta Mau Ziemkiewicz biolin-jolea dira ‘Emakume eskeletoak’, eta ‘Basatiaren mintzoa’ izeneko saioa eskainiko dute bihar 19:00etan liburutegian, gaur (hilak 23) ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Helduentzako ipuin musikatuak kontatuko dituzte Arrese eta Ziemkiewiczek.