Bazkideen erakusketarekin abiatu da Arrate Kultur Elkartearen 70 urteak ospatzeko egitaraua

Bazkideen erakusketarekin abiatu da Arrate Kultur Elkartearen 70 urteak ospatzeko egitaraua
2022/10/07 eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen sorreraren 70. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute urrirako, gaurtik bertatik hasita. Izan ere, arratsaldean inauguratu dute Topalekun elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa, Espe Zabala, Esther Fernandez de Maruri, Vicente Iriondo, Bakarne Elejalde, Fernando Retolaza, Carmen Mostaza, Esther Galarza, Jose Luis Irigoien, Arrate Osoro, Eli Eguren, Esteban Oroz, Mari Carmen Piriz, Irene Zarraua, Jesus Belaustegi, Igor Unanue, Mireia Agirrebeña, Angel Güenaga eta Santi Entrena artisten lanekin. Urriaren 23ra arte joan daiteke ikustera, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

70 urtez dosierra luze.docxHorrez gain, bi tailer ere egingo dira, bi bazkideren eskutik: “Arteterapia”, Maite Arria- garekin (izen-ematea 640 79 21 19 telefonoan); eta Mireia Agirrebeñak “Kolassean” emozioak collage bitartez lantzeko tailerra emango du (izena emateko deitu 689 02 08 23 telefonora). Urteurrenaren inguruko ekitaldi nagusia, bestalde, urriaren 22an izango da: “Kulturgintza Eibarren. Egoera eta erronkak” mahai-ingurua, urteurren ospakizun bazkaria eta kultur ekitaldia egingo dira egun horretan.