Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan

Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan
2017/10/05 eta kitto!
Bihar (urriak 6), 19:00etatik 20:00etara, BELDUR BARIK lehiaketaren aurkezpena izango da Untzagan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, stand bat jarriko dute, musika egongo da eta lehiaketan parte hartzeko informazio guztia jaso ahal izango da. Gainera, Photocalla ere izango dela iragarri dute, argazki bat ateratzeko Beldur Barik jarrerarekin.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, aurtengo topaketa orokorra Eibarren izango da, abenduaren 2an.

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko programa da, gazteekin lan egiten duena. Horretarako, ikus-entzunezko lehiaketa du. Irailaren 11n hasi zen eta azaroaren 13an bukatuko da.

Lehiaketaren sari irabazleak Abenduaren 2an emango dira ezagutzera, Eibarren ospatuko dugun Topaketan.

Informazio gehiago Beldur Barikeko web gunean aurkituko duzue: http://beldurbarik.org/eu/

Oinarriak hurrengo Andretxeko web gunean deskargatu ditzazkezue:

http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/EibarBeldurBarik/2017koBeldurBarikLehiaketa/34/230.shtml

http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/EibarBeldurBarik/2017koBeldurBarikLehiaketa/34/230.shtml

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!