Bere lekutik atera dute gaur San Andres Parrokiako "Sanblasita"

Bere lekutik atera dute gaur San Andres Parrokiako "Sanblasita"
2016/09/14 eta kitto!
Ezustekoa hartu dute gaur goizean San Andres parrokia ondotik pasa direnak  eliza aurrean dauden bi estatuetako bat, "Sanblasita", bere lekutik ateratzen ari zirela ikusi dutenean.  San Andres parrokiara San Blas opilak bedeinkatzera eramaten dituzten bi umeetako bat, neska, kili-kolo zegoen eta gaur goizean, argazkian ikus daitekeen bezala,  arazoa konpontzen aritu dira. Lanak amaitu eta gero, berriro elkarrekin daude biak. Eibarko paisajearen parte diren estatua hauek brotzezkoak dira eta Alfa-Artek egin zituen Diego Cruz eskultorearen laguntzarekin.