Berto Romero eta La Apoteosis Necia antzezlana gaur 20.30etan Hezkuntza Esparruan

Berto Romero eta La Apoteosis Necia antzezlana gaur 20.30etan Hezkuntza Esparruan
2012/02/27 eta kitto!

Gaur arratsaldean, 35. Antzerki Jardunaldien programazioaren barruan, Berto Romero protagonista duen La apoteosis necia antzezlana ikusteko aukera izango da 20.30etatik aurrera Hezkuntza Esparruan. Aktore ezagunak bere konpainiarekin kaleratzen duen hirugarren ikuskizuna da gaur taularatuko duen hau eta, 2002. urtean arrakasta handiarekin estreinatutako lana izanda ere, Euskal Herri mailako estreinaldia Antzerki Jardunaldien barruan programatu den emanaldi honen eskutik egingo da. Sarrerak 15 euro balio du eta Hezkuntza Esparruko leihatilan bertan erosteko aukera izango da, emanaldia hasi baino ordubete lehenago (19.30etan).