Bertso saioa egingo da etzi arratsaldean Zai Zoi tabernan

Bertso saioa egingo da etzi arratsaldean Zai Zoi tabernan
2021/12/27 eta kitto!
Eguazten arratsaldean, 18:00etan, bertso saioa egingo da Bittor Sarasketa kalean dagoen Zai Zoi tabernan: Beñat Gaztelumendi, Irune Basagoiti eta Sarai Robles arituko dira eta gai jartzailea Maialen Bergara izango da. Saioa Hankamotxak bertso eskolak eta Zai Zoi tabernak antolatu dute, Eibarko Udalaren laguntzarekin.