Bertsoak eta musika uztartzen dituen saioa egingo da barixaku gauean

Bertsoak eta musika uztartzen dituen saioa egingo da barixaku gauean
2022/09/26 eta kitto!
Barixaku gauean, 22:00etan hasiko da Hankamotxak bertso-eskolak Udalaren laguntzaz antolatutako bertso saio musikatua. Txaltxa Zelaiko auditorioan izango da saioa (euria egiten badu, Errebal Plazan ospatuko da), Maialen Akizu, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia bertsolariekin, Maialen Bergara gai-jartzaile dutela. Musikariak, berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti izango dira.

kartela