[BIDEOA] Argazkilaritza Maiatzean programako erakusketa guztiak zabalik daude herriko areto ezberdinetan

[BIDEOA] Argazkilaritza Maiatzean programako erakusketa guztiak zabalik daude herriko areto ezberdinetan
2022/05/11 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean-en baitan, hainbat erakusketa zabaldu dituzte herriko areto ezberdinetan eta horietako batzuk inauguratu zituzten barixakuan: Portalean Elena Plaza, Eva Franco, Koldo Badillo eta Oskar Mansoren lanak ikus daitezke, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Eta Topalekuan Juan Antonio Palacios eibartarraren “Taberna o fragua” izenburukoa bisitatu daiteke, astelehenetik domekara, 19:00etik 21:00etara. Bi erakusketa hauek hilaren 29ra arte egongo dira zabalik.

Horrez gain, Untzagako jubilatu etxean XLVIII. Nazioarteko Gipuzkoa Saria ikus daiteke, astelehenetik domekara (20:00etatik 21:00etara). Eta hilaren 31ra arte, “Argizaiola 2021” hartuko du Depor tabernak eta Portalea tabernak, berriz, Eibarko Klub Deportiboko argazkilarien lanen erakusketa.

Barixakuan Portalean egindako inaugurazioan grabatutako bideoa ikus dezakezue jarraian.