[BIDEOA] Eibarko Koro Gaztea Coliseora itzuliko da datorren astean taldearen historia errepasatzeko

[BIDEOA] Eibarko Koro Gaztea Coliseora itzuliko da datorren astean taldearen historia errepasatzeko
2022/05/27 eta kitto!
Ekainaren 2an taldearen historiaren errepasoa egingo dute Koro Gazteako kideek. Ekitaldia Coliseo antzokian izango da, 20:00etan. EKGren ibilbidearen momentu desberdinak ikusteko aukera paregabea izango dugu. Abesti garrantzitsuenak, dantzak, antzerkia, bideoak... Eurekin batera, ibilbide horretan parte hartu duten gonbidatuak izango dira. Oihane Zabala eta Jon Alonso taldeko abeslariak eta Elena Martin zuzendaria elkarrizketatu ditugu.