Bihar arratsaldean egingo da Eibarko industrian oinarritutako azken bisita gidatua

Bihar arratsaldean egingo da Eibarko industrian oinarritutako azken bisita gidatua
2022/04/22 18:21
eta kitto!
Udalak, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin batera, bisita gidatuak antolatu ditu Aste Santurako eta horietako azkena bihar izango da, 18:30etik 20:00etara. Estaziñotik hasita, bisita herriko kaleetan zehar egiten da, Nerea Alustiza historialari eibartarrak gidatuta. Prezioa 5 eurokoa da helduentzat (2,5 euro eibartarrentzat), eta doakoak 12 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Bestalde, bisitak euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira, izena ematen dutenen arabera. Izena emateko 670 391 265 telefonora deitu edo eibarvisit@gmail.com idatzi behar da.