Bihar arte jasoko dituzte Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketarako lanak

Bihar arte jasoko dituzte Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketarako lanak
2019/09/12 eta kitto!
Ikasturte berria hasteko, Arrate Kultur Elkarteko bazkideen lanekin erakusketa egingo dute Topalekuan, irailaren 20tik urriaren 6ra bitartean. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzera animatzen diren bazkideek gehienez bi lan erakutsi ahal izango dute (bakarra, erakutsi nahi den lana oso handia izanez gero) eta entregatzeko azken eguna bihar (barixakua, hilak 13) izango da (Arrate Kultur Elkartearen bulegoan). Bestalde, irailaren 18an prestatuko dute erakusketa eta, bazkideek eramandako lan guztiak antolatzen lagundu nahi izanez gero, egun horretan zuzenean agertuta nahikoa izango da. Aurreratu dutenez, “erakusketaren zaintza parte hartzen dutenen artean antolatuko dugu”.