Bihar banatuko dituzte Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketako sariak, erakusketaren inaugurazioan

Bihar banatuko dituzte Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketako sariak, erakusketaren inaugurazioan
2020/10/29 eta kitto!
Bihar arratsaldean inauguratuko dute Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketako erakusketa Portalean. Edizio honetan saritu dituzten lanekin batera, aurkeztu dituzten beste argazki batzuk ere ikusi ahal izango dira. Irabazleei sariak banatzeko ekitaldia bihar bertan egingo dute, erakusketa zabaltzearekin batera. Azaroaren 22ra arte egongo da ikusgai erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.