Bihar banatuko dituzte XIX. Eguen Zuri Argazki Lehiaketako sariak

Bihar banatuko dituzte XIX. Eguen Zuri Argazki Lehiaketako sariak
2016/03/22 eta kitto!
Bihar (martxoak 23), arratsaldeko 19:00etan banatuko dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XIX. Eguen Zuri Argazki lehiaketako sariak Topalekuan eta, horrekin batera, apirilaren 3ra arte ikusgai egongo den erakusketa inauguratuko dute. Nahi duenak saritutako lanak zein lehiaketara aurkeztutako beste argazki batzuk ikusteko aukera izango du.

Topalekua 19:00etatik 21:00etara egoten da zabalik astelehenetik ostiralera, eta larunbat, igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.