Bihar hasiko da grabatu eta damaskinatu tailerra

Bihar hasiko da grabatu eta damaskinatu tailerra
2022/10/03 eta kitto!
Hogei ikaslek (hamabi emakume eta zortzi gizon) emango diote hasiera grabatu eta damaskinatu tailerrari bihar Armeria Eskolan, Armagiñak elkartearen eskutik, eta martitzenero elkartuko dira bertan.

Gorka Garate, Mariasun Nogues eta Armando Madinabeitia izango dira tailerreko irakasleak, eta Juan Luis Baroja Collet Debako Arte Eskolako irakasle erretiratua ere gonbidatu dute, “Eibarri hainbeste ospe eta aberastasun eman zion arteari buruzko ezagutzak eskaintzeko”, antolatzaileek diotenez.