Bihar inauguratuko dute Deporreko argazkilariek erakusketa kolektiboa Portalean

Bihar inauguratuko dute Deporreko argazkilariek erakusketa kolektiboa Portalean
2020/12/10 eta kitto!
Bihar zabalduko du urteroko erakusketa kolektiboa Klub Deportiboko Argazki Taldeak Portalean. Euren lanak erakutsiko dituzten argazkilariak Oscar Baglietto, Jose Luis Irigoien, Bakarne Elejalde, Jose Ignacio de Castro, Juan Antonio Palacios, Pedro Arriola, Jose Valderrey, Enrique Lorenzo, Fernando Retolaza, Juan Manuel Lucena, Enrique Albistegi, Virginia Arakistain, Einer Rodriguez, Mikel Urionaguena, Federico Cuenca, Silvia Tardio, Estrella Tardio, Josean Carbajo, Fernando Solana eta Valentin Cabanzon dira. Urtarrilaren 10era arte ikus daiteke, ohiko ordutegian.