Biotz Alai eta Sostoa abesbatzen kontzertua Coliseoan

Biotz Alai eta Sostoa abesbatzen kontzertua Coliseoan
2015/05/15 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 16ean) Algortako Biotz Alai abesbatzak, Sostoarekin batera, Coliseo antzokian kontzertua emango du 20.00etatik aurrera. Sostoa abesbatzak gonbidatuta datoz kantatzera bizkaitarrak. Gaur egun 50 ahots bajuk osatzen duten Biotz Alai abesbatzak ibilbide luzea dauka, 1923an sortu baitzen. Euskal Herriko herri askotan ez ezik, Venezuelan, Argentinan, Alemanian, Holandan, Belgikan, Ingalaterran, Galesen eta Frantzian ere kontzertuak ematen ibilitakoa da Algortako taldea eta, 2013an, bere sorreraren 90. urteurrenean, "Udalerriko Kultura-Ondare Ukigarri eta Ukiezina" saria jaso zuen Getxoko udalaren eskutik. Abesbatza bien emanaldirako sarrerak 3 euro balio du.