Blues Hotsak jaialdiko azken kontzerturako bi sarrera zozketatu ditugu

Blues Hotsak jaialdiko azken kontzerturako bi sarrera zozketatu ditugu
2021/11/25 eta kitto!
Zapatuan emango zaio amaiera Blues Hotsak jaialdiari Koko Jean & The Tonics taldearen kontzertuarekin. Soraluzeko Herriko Antzokiak nazioarteko bluesik onena jaso du azken bi asteotan eta asteburuan errematea emango diote kontzertu honekin (bihar egin behar zen Niko Etxart & Hapa Hapa-ren kontzertua bertan behera laga behar izan zuten).

...eta kitto!-n jaialdiko kontzertuetarako sarrera zozketatu ditugu eta PEDRO ALVAREZ izan da Koko Jean & The Tonics-en kontzertua ikustera joateko bi sarreren irabazlea.

 

*Sarrerak Soraluzeko Herriko Antzokiaren sarreran eskuratu ahal izango dira, saioak hasi baino 30 minutu baino lehen.