Blues Hotsak jaialdiko lehen hiru kontzertuetarako sarrerak zozketatu ditugu

Blues Hotsak jaialdiko lehen hiru kontzertuetarako sarrerak zozketatu ditugu
2021/11/18 12:00 eta kitto!
Nazioarteko bluesik onena bilduko da Soraluzen bihartik hilaren 28ra arte. Blues Hotsak jaialdiak bost kontzertu handi jasoko ditu eta, gainera, beste diziplina batzuk ere izango dira jaialdian (argazki erakusketa, filma...).

Asteburu honetan Watermelon Slim, Izo Fitzroy eta Eunice vs Mayka Edjole izango dira Soraluzeko Herriko Antzokiko eszenatoki gainean, eta ikuskizunaz gozatzeko sarrerak zozketatu ditugu ...eta kitto!-n (kontzertu bakoitzerako bi sarrera). Hauek izan dira sarituak:

WATERMELON SLIM: Mikel Azpiazu.

IZO FITZROY: Maite Muñoz Arrieta.

EUNICE vs MAYKA EDJOLE: Miren Baranguan Yarza.

*Sarrerak Soraluzeko Herriko Antzokiaren sarreran eskuratu ahal izango dituzte, saioak hasi baino 30 minutu baino lehen.

 

Datorren astean beste bi kontzertu egongo dira, Niko Etxart & Hapa Hapa eta Koko-Jean & The Tonics, eta kontzertu hauetarako sarreren zozketan parte hartzeko epea datorren eguenean amaituko da, hilaren 25ean, 12:00etan.