Bong Joon-hok zuzendutako "Parásitos" filma emango dute eguenean Untzagan

Bong Joon-hok zuzendutako "Parásitos" filma emango dute eguenean Untzagan
2021/08/03 eta kitto!
Zinema Kalean egitasmoaren baitan, eguenean (abuztuak 5) 22:00etan “Parásitos” filma proiektatuko dute Untzagan. Bong Joon-hok zuzendutako komedia beltz hau 16 urtetik gorakoentzat da. Antzezleak Song Kang-ho, Lee Seon-gyun, Jang Hye-jin, Cho Yeo-jeong, Choi Woo-sik, Park So-dam eta Park Seo-joon dira. Betiko moduan, filma ikusi nahi dutenek gonbidapena erakutsi beharko dute jarri aurretik. Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak aldez aurretik edo, bestela, proiekziora sartzean.