Bost argazki erakusketa zabalduko dituzte gaur arratsaldean Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek

Bost argazki erakusketa zabalduko dituzte gaur arratsaldean Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek
2022/05/06 eta kitto!
Gaur 19:00etan inauguratuko dituzte Argazkilaritza Maiatzean-eko erakusketak Klub Deportiboko argazki taldekoek. Portalean Elena Plaza, Eva Franco, Koldo Badillo eta Oskar Mansoren lanak ikusteko aukera egongo da (martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era) eta Topalekuan, berriz, Juan Antonio Palacios eibartarraren lanak erakutsiko dituzte (astelehenetik domekara, 19:00etatik 21:00etara). Hilaren 29ra arte egongo dira zabalik biak. Untzaga jubilatu etxean, bestalde, XLVIII. Nazioarteko Gipuzkoa Saria ikus daiteke, astelehenetik domekara (20:00etatik 21:00etara). Eta hilaren 31ra arte, “Argizaiola 2021” hartuko du Depor tabernak eta Portalea tabernan Eibarko Klub Deportiboko argazkilarien lanak egongo dira ikusgai.

Gainera, bihar eta etzi erretratu-tailerra eskainiko du arlo horretan aditua den Estela de Castrok. Tailerra Portalean izango da, bihar goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara) eta domekan, berriz, goizez bakarrik (10:00etatik 14:00etara). Izen-emateak 20 euro balio du eta argazkilaritza@deporeibar.com helbidera idatzita egin behar da (plaza mugatuak).