Casanella Studio, erakusketetarako areto berria zabalik

Casanella Studio, erakusketetarako areto berria zabalik
2013/07/01 eta kitto!

Aurreko barixakuaz geroztik erakusketa areto berria dago martxan, Juan Gisasola kalean: Casanella Studio. Lehen arte erakusketa gaurtik hasita eta irailaren 20ra arte bisitatzeko aukera egongo da, astelehenetik barixakura 18.00etatik 20.00etara.